Zeberio Buruz-Burukoaren finalista da jada

Urrutiaren aurka aise nagusitu zen eta hau eta Ezkurra bigarren txartelaren bila ariko dira

Patxi Zeberio

2008/08/28: Patxi Zeberio Casino Kursaal Buruz-Buruko erremonte Torneoaren lehenengo finalista da atzo Hernaniko Galarreta frontoian jokatutako norgehiagokan Miguel Mari Urrutia 35-19ko emaitzaz menderatuta.

Horrela, Elduaindarra finalerdiko ligaxkako bere bi partidetan garaile ateratzen zen eta orain Irailaren 6ko lehia erabakigarrian bere aurkaria nor izango den ezagutzea besterik ez zaio falta. Koteto Ezkurra eta Urrutia bera izango dira larunbat honetan, Galarretan bertan, 17:00etatik aurrera bigarren txartelaren bila arituko direnak.

Zeberiok bere kandidatura aurkeztu zuen atzo eta bere arerioa baino askoz hobeto ibili zen, izan ere, Miguel Marik ez zuen bere sake ona baliatu eta jokaldi honekin ez zuen tanto bakar bat egin. Patxik lehenengo hamarkada piloteatu batean besterik ez zuen sufritu eta poliki-poliki aldea gero eta nabarmenagoa egin zen, aipatutako 35-19koa heldu arte. Garaileak, beraz, bere hirugarren final jarraian jokatuko du 2006 eta 2007ko edizioetako txapelak irabazi ostean.

Argazkia: www.remonteberri.com


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!