Zeberiok oso hurbil dauka erremonteko finala

Ezkurra menderatu zuen eta bihar Urrutiaren aurka arituko da

Patxi Zeberio

2008/08/25: Patxi Zeberiok, 2006 eta 2007ko Casino Kursaal Buruz-Buruko erremonte Torneoaren txapeldunak, oso hurbil dauka txapelketa honetako beste final bat, izan ere, larunbatean 35 eta 32 menderatu zuen Ezkurra eta bihar Hernaniko Galarretan (17:00etatik aurrera) Urrutiari irabaziz gero, txartela lortuko luke.

Duela bi eguneko partidan, Elduaindarrak Doneztebarra, bederatzi txapel dituena eta faboritoa atera zena, menderatu zuen oso norgehiagoka piloteatu eta orekatu batean. Izan ere, naparra aurretik egon zen markagailuan (25-26), baina bere aurkariak oso maila ona erakutsi eta azkenean garaipena lortu zuen, horrela buruz-burukoan izar bat dela erakutsiz.

Orain, Koteto egoera zail batean dago, larunbatean Galarretan bertan Urrutia derrigorrez menderatu behar baitu, bestela, finalerdietako ligaxka honetatik at geratuko litzateke.

Argazkia: www.remonteberri.com


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!