


2008/08/23: Patxi Zeberio, Casino Kursaal Buruz-Buruko erremonteko Torneoaren azken bi edizioetako txapelak irabazi dituena; eta Koteto Ezkurra, bederatzi titulu eskuratu dituena eta batzuen ustez historiako erremontistarik onena, nor baino nor ariko dira arratsalde honetan izango den finalerdiko ligaxkako lehenbiziko jardunaldian, Hernaniko Galarreta frontoian 17:00etatik aurrera jokatuko dena.
Bien pilotarien palmaresa aztertuta, lehia oso interesgarria izango da eta bien errendimendua nolakoa izango den ikusteko dago, ia urte bat binaka jokatzen egon ondoren, haientzat hau buruz-buruko lehenengo partida izango baita. Gaurko irabazlea Miguel Mari Urrutiaren kontra ariko da asteartean izango den ligaxka honetako bigarren jardunaldian. Saldiaskoak abantail txiki bat dauka, izan ere, atariko kanporaketa batzuk jokatu ditu eta buruz-burukora moldatu da jada.
Argazkia: www.remonteberri.com