Urrutia, hirugarren urtez jarraian, finalerdira

21 eta 35 irabazi zion Iñaki Lizasori

Miguel Mari Urrutia

2008/08/17: Miguel Mari Urrutiak hirugarren urtez jarraian jokatuko du Casino Kursaal Buruz-Buruko erremonte Torneoaren finalerdia, atzo Galarretan jokatutako final laurdeneko kanporaketan Iñaki Lizaso 21-35eko emaitzaz aise menderatu baitu.

Nahiz eta porrota jaso, lehenengo hamabostaldian Doneztebarra aurretik egon zen (7-1 eta 12-5), baina handik aurrera, Saldiasekoa sakearekin min handia egiten hasi zen, jokaldi honekin guztira hamaika tanto sinatu zituen, eta bere aurkariak baino kolpe bortitzagoa erakutsi zuen, beraz, 17-24koarekin lehia bideratu eta azkenean 21-35 irabazi zuen.

Hemendik aurrera, Urrutiak finalerdiko ligaxka gogor bati aurre egin beharko dio eta han modalitate honetako bi izar nagusiak izango dira bere arerioak; Koteto Ezkurra eta Patxi Zeberio, hain zuzen ere.

Argazkia: www.remonteberri.com


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!