Urrutiak bere sakea baliatu zuen Juaristi menderatzeko

Naparrak 35-18 irabazi zuen erremonteko Buruz-Burukoaren final zortzirenetan

Miguel Mari Urrutia

2008/08/13: Miguel Mari Urrutiak bere sake bortitza baliatu zuen Casino Kursaal erremonteko Buruz-Buruko Torneoaren final zortzirenetan Juaristiri irabazteko. Izan ere, jokaldi honekin hamabi tanto sinatu zituen eta Jon, aurreko kanporaketetan San Miguel eta lesionatuta suertatu zen Garikoitz Altuna kanporatu zituena; 35-18 menderatu zuen.

Galarretan atzo jokatutako neurketaren lehen zatia oso orekatua izan zen, Jon indartsu hasi zelako eta, hori dela eta, 16-14koarekin bere aukerei eusten zien. Hala ere, handik aurrera, Miguel Marik bere sake bikaina erakutsi eta ihes egin zuen markagailuan 27-14 eta azkenengo 35-18koa sinatzeko. Norgehiagoka hau bi erremontista hauek iaz jokatu zutenaren antzekoa izan zen eta orduan Urrutiak 35 eta 23 irabazi zuen.

Naparra Iñaki Lizasoren kontra ariko da final laurdenetan. Hau bikain buruz-buruko espezialista da eta txapelduna ere izan zen, beraz, faborito aterako da. Garailea finalerdiko ligaxkan sartuko da.

Argazkia: www.remonteberri.com


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!