Altuna II lesionatu zen eta Buruz-Burukoari agur esan zion

Amezketarra 11-13 aurretik zegoen Juaristiren kontra

Garikoitz Altuna

2008/08/10: Altuna II.a Casino Kursaal erremonteko buruz-buruko Torneoan lesionatu egin zen eta txapelketatik kanpo geratu da. Pilotariak zaintiratu bat sufritu zuen izterreko atzeko partean eta berehala nabaritu zuen ezin zuela Hernaniko Galarretako kantxa barruan jarraitzen.

Amezketakoak sake bat egin zuenean sentitu zuen mina eta partida bertan behera utzi zuen, beraz, Jonek final zortzireneko kanporaketarako sailkapena lortu zuen. Lehia hau etzi izango da Galarretan bertan eta han Urrutia naparraren aurka ariko da.

Zoritxarreko jokaldi honen aurretik, Garikoitzek itxura ona eskaini zuen eta Juaristi baino hobeto ibili zen, honek ez baitzuen errestoarekin asmatzen. Gauzak hala, Altunatarren gazteeenak bi tantoko aldea lortu zuen, baina horrek ez zion askotarako balio.

Argazkia: remonteberri.com


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!