Juaristik erremonteko Buruz-Buruko lehenengo fasea gainditu du

Saketik hamahiru tanto egin zituen San Miguel menderatzeko

Jon Juaristi

2008/08/04: Jon Juaristi 35-25eko emaitzaz nagusitu zen San Miguelen kontra Casino Kursaal Buruz-Buruko erremonte Torneoko hasierako jardunaldian, asteburuan Hernaniko Galarreta frontoian jokatu zena.

Zarautztarraren arma nagusiena sakea izan zen, jokaldi honekin hamahiru tanto lortu baitzituen, baina, egia esan, partidaren lehen zatia oso orekatua izan zen, tanto ikusgarri asko ikusi ziren eta garaileak 19nako berdinketa arte biziki sufritu zuen. Handik aurrera, San Miguelek apur bat behera egin zuen eta Jonek, berriz, bere itxura onari eutsi zion, beraz, markgailuan ihes egin eta aipatutako 35-25ekoa sinatu zuen.

Hamaseinarako kanporaketan, larunbatean jokatuko dena, Juaristi Garikoitz Altuna edo Javi Urrizaren kontra neurtuko da, azken bi hauek elkarren kontra ariko baitira bihar, 17:00etatik aurrera, Galarreta frontoi honetan bertan.

Argazkia: www.pelotalive.com


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!