


2008/08/01: San Miguel eta Juaristi nor baino nor ariko dira Casino Kursaal Torneoaren, hau da, erremonteko Buruzu-Burukoaren lehenbiziko jardunaldian. Txapelketa honetako egungo txapelduna Zeberio II.a da.
Hasierako norgehiagoka bihar jokatuko da Hernaniko Galarreta frontoian (17:00etatik aurrera) eta bertan, naparrak, Ezkurrarekin batera Binakako txapelduna dena, bere kalitatea erakusten saiatuko da gipuzkoarra menderatzeko. Zarautztarra aipatutako Binakakoaren finalerdira ailegatu zen eta dena emango du 35. tantoa sinatzeko.
Lehia honen irabazleak Altuna II.a edo Urrizaren kontra jokatuko du hurrengo kanporaketan. Urrizak prebia bat gainditu du eta hurrengo asteartean estreinatuko da Casino Kursaalean, izan ere, torneoaren debutante bakarra da.
Biharko jaialdiak goi-mailako estelar bat ere izango du, bertan Koteto Ezkurra, modalitate honetako onena, eta Jon Urriza eta Urrutiaren kontra neurtuko baitira.
Argazkia: pelotalive.com