imagen decorativa

Gaubeka-Galán, distira handiko garaipena ligaxka bukatzeko

Ziskar II-Imanol menderatu zituzten eta haien kontra neurtuko dira finalerdian

Manu Galán

2010/03/01: Gaubekak eta Galanek garaipen eroso bat lortuz bukatu dute Binakako pala Txapelketako ligaxka, izan ere, 45-22 irabazi zieten Ziskar II-Imanoli eta haien kontra neurtuko dira finalerdian.

Armintzakoa ezin hobeto ibili zen partida osoan zehar eta Manuk bere ohiko erregulartasuna erakutsi zuen larunbatean Bilboko Deportivo Klubeko frontoian jokatutako norgehiagokan. Bertan, garaileak bere aurkariak baino askoz gehiago izan ziren eta, hori dela eta, aipatutako alde zabala heldu zen.

Larunbatean ere Fusto-Garma eta Urkijo-Luján neurtu ziren eta lehenengoak atera ziren garaile (45-40). Gauzak hala, irabazleek ligaxkako bere lehenbiziko puntua erdietsi zuten, baina txapelketatik kanpo geratu dira. Bere arerioek, berriz; nahiz eta porrota jaso, sailkapen buruan bukatu dute fase hau eta badaude finalean

Argazkia: http://www.asfedebi-pilota.com


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!