


2008/06/24: Bere idazlearen, hau da, Jesús Azurmendi Garramiola jaunaren gonbidapena jasota, Master Jai enpresa La Pala, la dificultad hecha juego liburuaren aurkezpenean egon zen atzo.
Ekitaldia Bilboko Elcano Kaleko Pub Doylan antolatu zen eta bertan liburu honen detaileak ezagutzera eman ziren. Bertan, ia 750 orri eta 1.700 argazkieei bidez, Euskal Pilotaren espezialitate honen historia hartzen da. Logikoa denez, Emanbilbon modalitate honetan sartu aurretik Eusko Basquek palan eman zituen urteak ere bertan irakurgai daude bertan.
Aurkezpenera palista ohi batzuk hurbildu ziren, esaterako, Gallaga, Zarandona, Fernando Gutiérrez, Emanbilbo pala barruan egon zen bederatzi hilabetez enpresaren presidentea izan zena, eta Fernando Castro, kirol kazetaria ere izan zena eta liburuaren hitzaurrea idatzi duena.