

2010/03/21: Xala-Zubietak bere helburua bete eta Binakako EPEL-eko finalerdietako ligaxkako partida guztiak irabazi dituzte. Izan ere, atzo Irujo-Beroizen kontra sinatu zituzten bere hirugarren garaipena, kasu honetan 21-22ko emaitza estuaz.
Galtzaileek ezin hobeto hasi zuten norgehiagoka, izan ere ziztu bizian 8-0 eta 13-2kora ihes egin zuten. Hala ere, bere aurkariek apurka-apurka, gora egin, piloteoan nagusitu eta 21-18kora hurbildu ostean, azken lau tantoak egin eta, ondorioz irabazi zuten.
Emaitza hau dela eta, lehenengo fasean liderrak izan ziren Irujo-Beroizek ez dute finalerdietako ligaxka honetan garaipen bakar bat lortu.
Argazkia: http://www.aspepelota.com