

2010/03/14: Cuadrado anaiek (C. F. Vacceos) eta Gutierrez-Alvarezek (Palencia Jai Alai) gaur bertan borrokatuko dute Gaztela-Leongo zesta punta Txapelketako behin-behineko lidertzaren bila (Palentziako Eras de Santa Marina frontoia, 12:00etatik aurrera).
Bi bikoteek González-Ortega menderatu berri dute, beraz, 35. tantoa sinatuko dutenek lehenengo postuan bukatuko dute lehen buelta hau eta oso hurbil izango dute finalerako txartela. Gauzak hala, gaurko partida intentsitate handikoa izango da eta lau pilotariek aurreko jardunaldietan erakutsitako irudi ona errepikatzen saiatuko dira.
Argazkia: http://www.jaialaipalencia.blogspot.com/