
2010/03/29: Unai Alberro, Aitor Inciarte eta Israel Asiain Master Jaik Berriatuan eta Markinan antolatuko duen Aste Santuko Irekiaren azken orduko berritasunak dira.
Hiru pilotari hauek apendizitisa jota ebakuntza egingo dioten Barandika, Tambourindeguy eta Etchetoren lekua hartuko dute. Gauzak hala, Alberro-Felixek Inciarte-Elizegiren kontra jokatuko dute ostegunean Berriatuan eta hurrengo egunean, kantxa honetan bertan, Lander-Manzisidor eta Olha-Israelen arteko finalerdia izango da ikusgai.