

2010/03/12: Bizkaiak, egungo txapeldunak, eta Arabak bihar arratsaldez irekiko dute Euskadiko lau herrialdeetako pilotariak bilduko dituen zesta punta GRAVN Torneoa.
Gauzak hala, Markinako Unibertsitate frontoian gazte, 22 urte azpiko eta senior mailako ordezkariak neurtuko dira 17:00etatik aurrera. Hiru partida hauek oso interesgarriak izango dira, Euskadiko Txapelketan ikusi denez, bai Bizkaiak, baita Arabak ere, goi-mailako puntistak baitituzte.