

2010/03/18: Master Jaik eta Glow Animationek, Asiako ikus-entzunezko enpresa handienetariko batek, akordio bat sinatu dute elkarrekin lan egiteko eta telebistarako eta zinemarako 3D-ko hainbat produktu prestatzeko.
Akordioa Master Jaiko kideek Filipinetara Santa Ana Cagayan Valley Jai Alaia irekitzeko egin zuten bidaian forjatu zen eta orain elkartruke batzuk egingo dira. Izan ere, Glow Animationeko langile batzuk Euskadira etorriko dira lan egiteko eta Bizkaiko enpresako kide batzuk ere Asiara abiatuko dira etorkizunean.
Zentzu honetan, Aitor Totorika Master Jaiko presidenteak, Mikel Plaza presidenteordeak eta Juan Manuel Sánchez produktorearen arduradunak Glow Animationen funzionamendua lehen eskutik ikusi, hango langileekin hitz egin zuten eta, bestalde, filipinarrek han nola egiten duten lan argitu zieten.
Radiant Studiosekin lotuta dagoen Glow Animationek beste egoitza bat dauka Kalifornian eta orain, akordio honi; eta aldez aurretik kirol-toons eta hainbat programa egiteko Universal Master Toonsekin sinatutakoari esker, Master Jaik beste urrats handi bat ematen du ikus-entzunezko arloan erreferente bat izateko. Gauzak hala, eta 3D teknologia berria erabiliz, Durangoko enpresa abangoardian eta beste edonoren parean jartzen da.