

2010/03/30: Ostiralean Gernikan jokatutako Barikuetan Jai Alai Torneoko jardunaldian, Arbe-Manzisidorrek ez zieten aurkariei aukerarik eman, izan ere, beharrezkoak ziren hogei tantoak egin zituzten eta bigarren geratu ziren Bidaburu-Onaindiak, berriz, hamar besterik ez zituzten lortu.
Arbek lesionatuta dagoen Zigorren lekua hartu, sahietseko erremate polita erakutsi zuen eta, bestalde, Mikel, ohikoa denez, txukun aritu zen atzeko partean, horrela hogeigarren tantora ailegatuz.
Bigarren posiziorako borroka oso estua izan zen, Bidaburu-Onaindiaren atzetik San José-Urtubik eta Barandika I-Aberasturik bederatzina tantora berdindu eta berdinketa hausteko tantoa hauen alde jausi baitzen.