imagen decorativa

Barandika I.a, lidertzaren bila

Gernikarrak Alainen atseden eguna aprobetxa lezake

Jon Barandika

2010/03/25: Jon Barandika, Barikuetan Jai Alai Torneoan nabarmentzen ari den pilotarietako bat, bihar atseden eguna izango duen Alainen ausentzia aprobetxatzen saiatuko da behin-behineko lehen postura ailegatzeko. Ohikoa denez, jaialdia 20:00etan hasiko da Gernikako frontoian.

Etxeko pilotaria Aberasturi herritarrarekin batera arituko da, lau zenbakia jantziko du eta bere aurkariak Bidaburu-Onaindia, San José-Urtubi eta Arbe-Manzisidor izango dira. Jaialdi hau dela eta, Barikuetan Jai Alai Torneoko erdialdera ailegatuko da eta hurrengo ostirala, nahiz eta Ostiral Santua izan, txapelketako beste jardunaldi bat ospatuko da.

Argazkia: Gernika zesta punta eskola


Master Jaiko produktorearen berriak irakurtzeko, sakatu hemen

Master Jaiko Facebook-eko taldean sartzeko, hemen sakatu

¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!