imagen decorativa

Oiarbide, asteko onena Danian

Hamabi kiniela irabazi ditu, Solozabalek eta Enbilek baino hiru gehiago

José Ramón Oiarbide eta Andoni Arriaga

2010/03/18: 2008ko udan Master Jai enpresan bi hilabete eta erdi eman zituen José Ramón Oiarbide Floridako (Estatu Batuak) Dania Jai Alaiko asteko pilotaririk onena izan da. Gipuzkoarrak hamabi kiniela irabazi ditu, Enbilek eta Solozabalek baino hiru gehiago, hain zuzen ere, eta azken hau Most Winseko liderra da (133) Kortaren aurretik (125). Singlean ere Solozabalek agintzen du (28), baina kasu honetan, bigarren posizioa Andoni Arriagarentzat da (22).

Miamin, Lopezek buruan jarraitzen du (112) Goikoetxearen aurretik (91) eta singlean, biak gogor borrokatzen ari dira, izan ere, Imanolek zumaiako herritarrak baino hiru garaipen gehiago baititu bere kasileroan (24 eta 21). Hala ere, Iñakik, hamaika kiniela sinatuta, azken egun hauetako onena izan da.

Orlandon, Mateo, bederatzi garaipenekin; eta Olabe eta Goitiz, zortzinakin, nabarmendu dira aste honetan, baina Hernandezek sendo eusten dio sailkapeneko buruari. Arabarrak 31 garaipen lortu ditu dagoeneko eta Sierra mexikarra da bigarrena (29).


Master Jaiko produktorearen berriak irakurtzeko, sakatu hemen

Master Jaiko Facebook-eko taldean sartzeko, sakatu hemen

¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!