imagen decorativa

Lavaysierrek Lekue-Garitaren bidea oztopatu egin du

Eskarmentu handiko atzelaria Donibane Garaziko finalerdiaren onena izan zen

Roberto Lekue
Lekue - Garita:
27

Mairesmo - Lavaysier:
35

Iraupena:
56 minutu


Tanteoa

0-3, 3-3, 5-5, 6-6, 8-6, 9-7, 11-9, 11-15, 14-15, 14-18, 15-18, 16-21, 18-22, 19-24, 21-26, 23-27, 25-29, 26-30, 27-32 eta 27-35


Kronika 2009/07/22: Lavaysierrek Lekue-Garitaren bide oztopatu egin du, eskarmentu handiko atzelari frantsesak, Mairesmorekin batera, 27-35 menderatu baititu Master Jaikoak. Garaileak Aimar-Garairen kontra neurtuko dira abuztuaren 19an Biltokia Jai Alain ospatuko den Donibane Garaziko Irekiaren finalean.

Lavaysier partidaren protagonista nagusiena izan zen, oso seguru aritu baitzen eta makal ibili zen Garita baino askoz hobeto izan baitzen. Hala ere, 9-7 eta 11-9ko partzialek erakusten zutenez, hasierako fasean, gorriak izan ziren nagusiak.

Urdinek berehala hartu zuten agintea eta bere jarrainkortasuna baliatuz lauzpabost tantoko aldea lortu zuten (18-22, 19-24 eta 25-29). Txanpa honetan, Lekuek detaile baten bat utzi zuen, baina hori ez zen nahikoa izan azken tantoetan ihes egin zuen bikote baten kontra, hauek berehala 27-35ekoa sinatu zuten eta.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!