
2009/07/22: Besteak beste Floridako West Palm Beacheko frontoian jokatu eta orain Durangon bizi den Egia puntista ohia Master Jaik herri honetan dauzkan bulegoetara hurbildu da.
Egia Aitor Totorika Master Jaiko presidentearen senidea da eta North Carolina bizi diren bere alaba, suhia eta bilobekin batera egon zen bulegoetan. Euskadin igarotzen ari diren egun hauetan Gernika Jai Alain zesta punta zuzenean ikusteko aukera ere izan dute.