imagen decorativa

Fernando Castrok omenaldi bat jasoko du Gernikan

Ekitaldia urriko azken astelehenean egingo da

Fernando Castro

2009/07/21: Iaz hil egin zen Fernando Castro kazetari eta pala munduko txapeldun ohiak merezitako omenaldi bat jasoko du Aitor Totorika, Eusko Basque eta Master Jairen partetik.

Ekitaldia urtero Gernika Jai Alain antolatzen den urriko azken asteleheneko jaialdian egingo da eta orduan Euskal Pilotako lau modalitate izango dira ikusgai (pala, zesta, eskua eta errremonte). Web orri honi emandako elkarrizketa batean, Fernandok berak festibal honetan eta Eibarko San Andrés egunekoan ez zuela hutsik egiten esan zuen.

Fernando Castrok Donostiako 1952ko Munduko Txapelketan lortu zuen urrea eta Uruguain eta Frantzian ospatutako Mundialetan ere egon zen. Gero kazetaritza munduan sartu zen, Radio Juventud, Gacetan eta Deian egin zuen lan eta handik bultzada handia eman zion pilotari. Fernando Athleticeko bat zenbakiko bazkidea ere izan zen eta bere osabak Celta de Vigo sortu zuen.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!