
2009/06/27: Jai Alive eta Master Jai nor baino nor arituko dira Mungiako frontoiaren berrirekierako jaialdiko lehenbiziko partidan. Han ere pala eta eskua izango dira ikusgai.
Festibala zestaz hasiko da, goizeko 10:30rean Foronda-Hernández (Jai Alive) eta Alberdi II-Alberdi III (Master Jai) aterako baitira kantxara oso interesgarria aurreikusten den lehia bateko protagonistak izateko. Izan ere, Alberdi II.ak, orduan Felixekin batera, Markinan martxoan ospatutako Enpresenarteko Masterreko finalerdian Hernandezen kontra jokatu zuen. Orduan, Jonathan, Egiguren II.arekin batera, oso norgehiagoka gogor hura irabazi eta gero titulua ere eskuratu zuen. Gauzak hala, zumaiarrak errebantxa hartu eta bere kalitatea erakutsi nahiko du oso segurua aritu zen atzelari baten laguntzaz, nahiz eta azken egun hauetan, Antxonek min fisikoa sufritu izana.
Alberditarrek atzo bertan jokatu zuten Donibane Lohizuneko Challengeko finalerdia, han, Luis Mari, Garairekin batera, kanporatuta geratu zen eta Antxon, Trekurekin, bigarren postua eta, ondorioz, finalerako txartela erdietsi zuen.
Gipuzkoako Herriartekoa
Tolosa eta Zumaiako taldeak bihar neurtuko dira Tolosako Beotibar frontoian (10:30rean) Gipuzkoako zesta puntako Herriarteko Torneoaren finalean. Iragan astean, web orri honek akats bat egin zuen partida hau iragan iganderako iragarriz eta horregatik barkamena eskatzen dizuegu.