imagen decorativa

Felixek bikain gidatu du Antxon

Bizkaitarrek eta Lekue-Alliezek Challengeko finala jokatuko dute

Kevin, Alliez eta Félix

Kronika 2009/06/24: Felixek bikain gidatu du Antxon eta elkarrekin Donibane Lohizuneko zesta puntako Challengeko finalerako txartela eskuratu dute, izan ere, uda honetako bete estreineko jaialdian sarrera bikain izan duen Campos Berri frontoian jokatutako finalerdiko kiniela irabazi dute.

Bizkaitarrek lau zenbakia zeukaten eta beharrezkoak ziren 25 tanto lortu zituzten, bitartean, Lekue-Alliezek bost egin zituzten eta hauek ere hilaren 30reko finalean arituko dira. Hirugarren posizioa Aimar eta Mugartegirentzat izan zen, hauek bikain hasi baziren ere, azkenean hamasei tanto besterik ez baitzituzten egien eta finaletik at geratu ziren. Lehenengo hamarkadan hauek lehenengo postuan ere jarri ziren eta bazirudien Lekue eta Alliezekin batera borrokatuko lukeela garaipenaren bila, azkenean hamalau tanto sinatu zituzten Baronio-Kevin eta Antxon-Félix nahiko atzeratuta baitzeuden.

Hala ere, erdialdera heldu baino lehen, eta Félix ezin hobeto arituz, berdeak ibiltzen hasi ziren, Antxon ere behetik-gora joan zelako eta hamabigarren tantearen ostean, irudi bikaina eskaini baitzuen, nahiz eta lau sake-falta ere egin. Aimar eta Mugartegi, berriz, hamaikagarren tantoan geldirik geratu ziren laugarren zenbakidunek tantoak egiten zituzten bitartean eta, hori dela eta, harrapatu, eta Lekue-Alliezen kontra lehenengo postuaren bila aritu ziren.

Bazirudien fase honetan Ondarrokoak eta Pauekoak eutsiko zietela, baina Felixek erakustaldi bat eman, bere aurrelariak konfidantza hartu eta gauzak hala, publikoaren gozamenerako ikaragarria izan zen azken txanpa batean ihes egin zuten.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!