
2009/06/30: Http://www.masterjai.com web orri honetako Multimedia arloan iragan asteko zesta puntako jaialdietako bideoak sartu dira, izan ere, ostiralean Challengeko bigarren finalerdia jokatu zen Donibane Lohizunen eta igandean, Mungian, frontoiaren berrirekiera ospatu zen enpresen arteko lehia batekin.
Guztira, Donibaneko Lohizuneko kinielaren hiru tanto eta Mungiako norgehiagokaren beste bat sartu dira eta bideo hauek ikusteko, argazki azpian agertzen den linka sakatu besterik ez da egin behar.