imagen decorativa

Joserra Uriarte: Master Jairen inguruan pertsona handiak daude

Igorrekoak fundazio bat sortu du minbizia sufritzen dutenei laguntza emateko

José Ramón Uriarte

2009/06/25: Txirrindularitza munduan egon zela, José Ramón Uriartk ospe handia lortu zuen, Miguel Indurainen garai onenean bere lankidea zelako. Orain proiektu handiago batean sartu da, izan ere, bere izena daukan minbiziaren aurkako fundazio bat sortu du eta uztailaren 3rako Donostiako Illumbe zezen plazan Carlos Baute eta Marta Sánchezen kontzertu bat antolatu du.

Uztailaren 3an ekitaldi garrantzitsu bat egingo duzue.

Bai. Duela gutxi zozketa bat egin genuen gure fundazioa ezagutzera emateko eta uztailaren 3an Carlos Baute eta Marta Sánchezen kontzertua emango dugu.

Horrelako kontzertu bat antolatzea zaila izango da.

Hala da, batez ere abeslari hauen egutegiak betetak egoten direlako eta pertsona asko hartuko dituen leku itxi bat bilatzeko beharra dagoelako. Hala ere, laguntza ugari aurkitu ditugu eta horrela dena errazagoa da.

Nola egin zenuen topo Master Jairekin?

Ba ustekabean. Ni Juan Carlos Gómez ezagutzen nuen, nik banekien Aitor pilota enpresarioa zela, besterik ez, baina orain, lagun honen bitartez, harremanetan jarri gara.

Txirrindularitzan egon zinenez, Aitorrek zu ezagutzen zintuen.

Bai, Julián Gorosperekin harreman handia du, txirrindularitza hurbiletik jarraitu du beti eta Tourra ikusten zuela, berak nire erruz ikaragarri sufritzen zuela esan dit, je, je.

Pilota mundua ezagutzen zenuen?

Ez, baina palaz jokatu zuten Unda eta Mitxi Gaubekaren laguna naiz, eskuz; Agirre ezagutzen dut eta zestaz, Katxin Uriarte. Aitorri buruz gauss asko entzun nituen, berak pilotaren anai txikia aurrera ateratzeko dena ematen ari delako.

Kontzertuaren aurretik, Master Jaiko puntistek tenisko pilota ugari botako dizkiete publikoari.

Horrela modalitate hau ezagutzera emango da eta guretzat oso garrantzitsua izango da, zerbait berria eta polita da eta jendea harrituta geratuko da.

Master Jaik kontzertuaren produkzioa ere egingo du.

Bai, gainera, haiei esker ate asko ireki zaizkigu gizarte aldetik. Máster Jai ez da pilota enpresa bat bakarrik, bere inguruan jende handia mugitzen da eta, hori dela eta, erakunde eta beste enpresa pribatuekin harremanetan jarriko gara.

Nola sortu zen Joserra Uriarte Fundazioa?

Ni txirrindularitza mundutik nator, hedabideetako jendea ezagutzen dut eta horregatik dauka nire izena, baina protagonista nagusia Nerea, nire emaztea da. Euela zazpi urte berak minbizia izan zuen eta orduan galdera ugari izan genituen, gainera, bidaietan, gauak pasatzeko eta gastuei dagokionez gabezi bat ikusi genuen eta handik gutxira, Nerearen sendagileak hil egin zuen. Berak Donostiako ospitale onkologikoaren ondoan dauden lurrak utzi zizkigun eta han apartamentu batzuk egiteko ideia izan genuen.

Honetaz aparte, fundazioak beste proiektu ugari ere baditu.

Fundazioak lau adar ditu. Bata apartamentuena da, bigarrena, Otxandioan egingo ditugun etxoletean, han gaixoek eta senideek ingurumen ederraz gozatzeko eta piraguismoa, txirrindularitza eta beste kirolak egiteko aukera izango baitute; hirugarrena, txarrukekin aztertzen ari garen terapiarena da eta azkenik, ileordeak eta gaixoek behar dituzten hainbat gauz eskaini nahi ditugu.

Azkenik, kontzertua bukatu bezain pronto, Radio Euskadin Frantziako Tourra iruzkinduko duzu.

Bai, uztailaren 4an hasiko da eta kontzertuaren prestaketa eta Frantziako Tourra aldi berean etorriko dira.

Porra bat egitera ausartuko zinateke?

Menchov Giroan sufritutako erorketaren ostean nola errekuperatzen den ikusi egin beharko da, era berean, izandako erorketaren ondoren, Armstrong ezin hobeto ibili da Giroan eta aurkari beldurgarria izango da eta Dauphinen ondo aritu den Contador ere han goian egongo da.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!