
2009/06/20: Otsailean web orri honek aurreratu zuenez, Iñaki Urbieta zumaiarra Floridako Dania Jai Alaiko koadroko puntista berrietako bat izango da.
Gipuzkoar gazte hau astelehenean abiatuko da Estatu Batuetara eta baliteke uztailaren 1an bere lehenengo jaialdia jokatzea, orduan Danian dagoen Gotzon Enbil herritarra Euskadira etorriko baita.
Urbieta erreferente bat da afizionatu mailan, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi ditu eta duela urte bat, Alberdi II.arekin batera, Master Jai Nazioarteko Openaren lauko finala jokatu zuen, orduan profesionalak eta amateurrak elkarrekin aritu ziren eta.