
2009/06/19: Donibane Lohizuneko udako zesta punta denboraldia asteartean hasiko da. Challenge hau eta beste torneo guztiak ere beti sarrera bikainak izaten dituen Campos Berri frontoian antolatuko dira.
Kasu honetan, kinielak jokatuko dira eta ez hiru seteko partidak, lehen egiten zenez. Gauzak hala, asteartean, 22:15etatik aurrera, Aimar-Mugartegi, Lekue-Alliez, Baronio-Kevin eta Antxon-Félix aterako dira kantxara 25 tantorako lehen finalerdian neurtzeko.
Hiru egun beranduago Treku-Alberdi III, Olha-Garita, Alberdi II-Garai eta Lander-Arriola izango dira protagonistak eta egun bakoitzeko lehen bi sailkatuak hilaren 30reko, astearteko finalean arituko dira.