imagen decorativa

Asteko protagonista: Félix Espilla

Donibane Lohizuneko astearteko jaialdiaren onena izan zen

Félix Espilla

2009/06/25: Hemendik gutxira, Félix Espillak 31 urte beteko ditu profesional mailan, baina asteartean Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian jokatutako zesta puntako Challengeko finalerdian erakutsi zuenez, oraindik sasoian dago.

Han, Antxon ere bikain ibili zen eta elkarrekin 25 tantora ospatutako kiniela irabazi zuten Lekue-Alliezen aurretik (20). Haien atzetik Aimar-Mugartegi (16) eta Baronio-Kevin (14) geratu ziren eta, gauzak hala, Antxon-Félix eta Lekue-Alliez egongo dira astearteko finalean. Eurekin batera biharko finalerdiko lehen sailkatuak ere arituko dira lehia erabakigarri honetan.

Argazkia: Miguel Trinidad


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!