

2009/06/16: Emaitzez aparte, Gernika Jai Alaiko atzoko protagonistak Laurent Alliez eta Lander Balenciaga izan ziren, hauek, bere lesio larriak gainditu ondoren, berragertu eta arratsaldeko hirugarren partidan aurkariak izan baitziren.
Lehenengoak, eskumuturrean sufritzen zuen mina dela eta, otsailean jokatu zuen bere aurreko neurketa eta, Philippe Baroniorekin batera, meniskoen arazoengatik urtarrilaren 3tik hona geldirik egon zen Lander eta Félix menderatu zituen. Bai Pauekoak, baita Berriatuakoak ere, maila ona eman zuten eta hori pozgarria da, izan ere, laster hasiko den udan onenen artean egon daitezkela erakutsi zuten.