imagen decorativa

Tolosa aise nagusitu da Gipuzkoako Herriartekoan

Zumaiaren kontrako hiru partidak irabazi zituen

Jai Alaiko zestak, kasko eta pilota

2009/06/30: Tolosak Gipuzkoako Herriarteko zesta punta Torneoa eskuratu du igande goizean Tolosako Beotibar frontoian jokatutako hiru partidetan Zumaiako taldea menderatuta.

Etxeko pilotariak indartsu hasi eta 30-6 irabazi zuten kadete mailan, baina zumaiarrek ezin zuten bere bikote titularra jokoan jarri eta bere lekuan infantil mailako bi puntista aritu ziren, haietako bat lehen urtekoa, gainera.

Jarraian, gazte mailan, Tolosa garaile atera zen (35-25) eta horrela puntu erabakigarria lortu zuen. Azkenik, nagusi mailan, txapeldunek 35-30ko emaitza sinatu zuten, baina neurketa honetan ere Zumaiak baja nabarmen bat izan zuen, dagoeneko Urbieta Danian (Estatu Batuetan) dagoelako debuta egiteko prest.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!