imagen decorativa

Tolosa eta Zumaia, Gipuzkoako Herriarteko Torneoaren finalean

Igande honetan bertan neurtuko dira Beotibarren

Jonathan Hernández

2009/06/18: Tolosa eta Zumaiako taldeek igande honetan bertan jokatuko dute Gipuzkoako Herriarteko zesta punta Torneoko finala (10:30etatik aurrera, Beotibar frontoian).

Bi buelta izan zituen ligaxkan emozioa izan zen nagusi, aipatutako bi taldeek eta Donostiakoak seina puntu lortu zituztelako, beraz tanteo-averagea aztertzeko beharra egon zen eta orduan Tolosa eta Zumaia izan ziren lehia erabakigarrirako txartelak izan zituztenak.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!