

2009/06/26: Master Jai enpresak atzo arratsaldez ospatu zuen bere ohiko administrazio kontseilua eta bertan, hiru bazkidek, Agustín Rekaldek, Juan Amezuak eta Julián Retegik, hain zuzen ere, bere akzioak saltzeko asmoa erakutsi zuten.
Enpresako beste bazkideek erosiko dituzte akzio hauek, bestalde, beste bost pertsonek enpresan sartu nahi dutela esan dute eta, hori dela eta, hauek Master Jaiko hainbat akzio erosiko dituzte.
Palaren egoera
Bestalde, Carlos Lasak palarentzako proiektu handia duenez, Aitor Totorikak oso pozik dagoela eta modalitate hau kudeatzeko egin zuen eskaintza asmo onez egin zuela esan du. Zentzu honetan, Master Jaik ez duela inoiz espezialitate hau hartzeko beste eskaintza bat egingo azpimarratu du eta berak ez zuela pala saldu gogoratu du, izan ere, oraindik ezin ditut txeke batzuk kobratu eta nik baino proiektu hobea zeukan pertsona bati pasatu nion, besterik ez.