

2009/06/19: Master Jai uztailaren 3an, ostiralean, 21:30etatik aurrera Carlos Bautek Donostiako Illumbe zezen plazan emango duen minbiziaren kontrako kontzertuan egongo da. Bertan, abeslariak ospe handiko gonbidatu berezi bat izango du alboan, Marta Sánchez, hain zuzen ere.
Bizkaiko enpresa garrantzi handiko ekitaldi honen babesleetako bat da eta bertan aipatutako gaixotasunari aurre egiteko dirua ateratzeko asmoa dago. Bestalde, San Mamesen maiatzaren 23an gertatu zenez, bere puntistek bere lekua ere izango dute ekitaldian.
Gauzak hala, 21:30rean, enpresako kirolari batzuk eskenatokira aterako dira publikora tenisko laurehun pilota botatzeko. Barruan, Master Jaik Hegoaldeko frontoietan antolatuko dituen zesta puntako jaialdietarako sarrerak egongo dira eta jarraian, zaleek Carlos Baute eta Marta Sanchezen musikaz gozateko aukera izango dute.
Joserra Uriarte Fundazioak antolatzen du kontzertu hau, bere presidentea ospe handiko txirrindulari ohi hau da eta bere helburua minbizia daukaten eta bere familiei laguntza ematea da. Bere proiektuen artean, Urkiolan kokatzen den mendiko kanpamendua dago eta han, gaisorik eta familiei laguntza ematen zaie, bai fisiko aldetik, baita moral aldetik ere, hobera egin dezaten.
Era berean, Master Jaik, kontzertuaren produkzioa egiteko beharrezkoak diren trenza teknikoak eta lantaldea dohainik utziz, fundazioa bultzatuko du. Fundazio honekin kolaborazioak egiteko, hona jotzeko aukera badago: Posta kutxatila 15, 48140, Igorre (Bizkaia), info@ayudacontraelcancer.com edowww.ayudacontraelcancer.com web orria
Argazkia: Fundación Joserra Uriarte