Komunitateak eta Udalak Madrilgo Beti Jaia bultzatzen dute

Plataformak eta Ondasun Historikoaren Zuzendari Nagusiak bilera bat izan zuten

Madrilgo Beti Jai frontoia

2009/06/12: Bai Madrilgo Komunitatearen Ondasun Historikoaren Zuzendaritzak; baita hiri honetako Udalak ere, Madrilgo Beti Jai frontoia bultzatuko dute, izan ere, bere jabea finkatzeko eta errehabilitazio lanak egitera behartuko dute. Gainera, ez dira onartuko ondasunari kalte egingo dioten lanak eta erakin honekin espekulatzea debekatuta egongo da.

Hauexek dira astearteko bileraren ondorio nagusienak, orduan Beti Jairen salbazioaren aldeko plataforma eta José Luis Martínez-Almeida Navascués, Madrilgo Komunitatearen Ondasun Historikoaren Zuzendari Nagusia, hizketan egon baitziren. Horretaz gain, Madrilgo Udalako Eraikuntza-Kontrol arloa Beti Jain egiten ari diren lanak aztertzen ari dela ikusi zen eta eraikina, bai Komunitatearen aldetik; baita Udalaren aldetik ere, babestuta dagoela baieztatu zen.

Argazkia: http://betijai.blogspot.com


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!