imagen decorativa

Master Jaik bihar jasoko du web onenari ematen zaion saria

Pilotarien Batzarraren jaiaren ekitaldietako bat izango da hau

Master Jaiko logotipoa

2009/06/20: Master Jai enpresak Pilotarien Batzarraren urteroko jaia dela eta Euskal Pilotari buruzko web orri onenari ematen zaion saria jasoko du.

Ekitaldia 10:30rean izango da Albelda de Ireguan eta bihar Errioxarra hurbilduko diren enpresaren ordezkariak Aitor Totorika presidentea, Mikel Plaza presidenteordea, Juan Luis Ibarretxe prentsa arduraduna eta Juan Manuel Sánchez eta Iker Otxoa produktorearen lagunak izango dira, hauek ekitaldia grabatuko dute eta.

Bertan, modalitate ezberdineko pilotari ugari omenduko dira, Antonio Díaz de Greñu, José Luis Benito Domínguez Tripita, Antonio Sanz eta Daniel Gómez García Cañi errioxkarrak; Javier Gorospe arabarra, Santiago Semberoiz naparra, Juan Luis Ubera gipuzkoarra, Joseba Gallaga bizkaitarra, Félix Etchevers lapurtarra eta Raúl Oterino kataluniarra.

14:30rean hasiko den bazkariaren aurretik harrera bat izango da Udalan, meza bat ospatuko da, Pilotarien Batzarraren urteko asanblada egingo da eta eskuzko jaialdi bat ere antolatuko da.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!