


2008/08/19: Félix Espilla berriatuarra bihar berragertuko da Donibane Garaziko Masterseko finalean (22:30etatik aurrera) eta bertan, Iñaki Goikoetxearekin batera, Olha etxeko pilotaria eta Irastorzaren kontra neurtuko da.
Bizkaiako atzelaria baja izan zen atzo eskuin muturrean sufritutako mina dela eta, baina orain erabat sendatuta dago eta uda honetako bere lehenengo tituluaren bila ariko da. Goikoetxeak, berriz, hirugarren garaipena eskura dezake, Jon Barrondorekin batera Donibane Lohizuneko Uztaileko Nazioartekoak irabazi zituelako, eta Alberto Urtaranekin Kontinenteartekoa lortu berri baitu. Gainera, ostiralean beste final bat jokatuko du, kasu honetan Abuztuko Nazioartekoena, beraz, Buruz-Buruko eta Binakako Munduko Txapelketa bost aldiz irabazi dituena sasoian dagoela eta modalitate honetako erreferenteetako bat dela erakusten ari da berriro.
Hala ere, zumaiarrak eta berriatuarrak lan zaila izango ditu Olha,, Enbilekin batera Donibane Lohizuneko Munduko Opena irabazi duena, eta Irastorzaren kontra, hau Miamiko atzelaririk onena baita eta, Enbilekin batera, bere postuan munduko onena dena. Uda honetan Bidartekoak beste behin erakusten ari da bere eskuina ikaragarria dela eta bera eta Cristophe bihar bere bigarren partida jarraian jokatuko dute, gau honetan bertan Donibane Lohizunen jokatuko baitute. Bidartekoak motibazio berezia izango du, iaz eskuratutako titulua defendetzen baitu. Beraz, lau protagonisten kalitatea kontuan hartuta, ezin da pronostiko bat aipatu.
Norgehiagok 22:30etan hasiko da, baina jardunaldia 19:00etan hasiko da, orduan jai bat antolatuko baita eta bertan euskal dantza eta kantuak izango dira ikusgai, gero afari bat emango da, afizionatu mailako finala jokatuko da eta, azkenik, profesionalen arteko lehia erabakigarria izango da. Beraz, bi finalerdietan gertatu zenez, Donibane Garaziko frontoia berriro bete egingo da. Master Jaik eguneko ekitaldi guztiak grabatuko ditu etorkizunean eskaintzeko.