Baronio-Irastorza eta Alberdi II-Elizegi, Kontinentearteko finalerdian

Hirugarren partidan, Oiarbidek Master Jairekin egingo du debuta

Baronio eta Irastorza, Totorika eta Irigoras, Durangoko alkatesarekin batera

2008/08/13: Baronio-Irastorza eta Alberdi II-Elizegi Kontinentearteko lehenengo finalerdiaren protagonistak izango dira bihar Gernika Jai Alain (17:00etan, bigarren partida). Torneo honen finala larunbatean izango da Gernikan bertan eta han Euskal Telebistako kamarak egongo dira.

Master Jai Produkzioek biharko lehia grabatuko du eta bertan goi-mailako bi bikote nor baino nor ariko dira, Iparraldekoek Alberdi II eta Enbilen kontra Ziarrusta Memorialaren Ases Torneoa irabazi berri baitute. Horretaz gain, Baroniok iragan astean, Alliezen laguntzaz, Hossegorreko Masterseko finalerako txartela lortu zuen, beraz moral aldetik ondo dago eta, Enbilekin batera munduko atzelaririk onenaren laguntzaz; beste garaipen bat eskuratzeko asmoa du.

Hegoaldekoen aldetik, bi puntistak sasoian daude. Izan ere, Luis Mari ezin hobeto ibili zen iragan astelehenean Gernikan eta badaramatza aste batzuk maila bikaina emanez. Bestalde, Adolfok atzo, Goikoetxearekin, Donibane Lohizuneko Abuztuko Nazioartekoen finalerako sailkapena erdietsi zuen.

Irabazleek etzi arte itxaron egin beharko dute bere arerioen izena ezagutzeko, orduan Goikoetxea-Urtaran, Barrondoren lekua hartuko duena; eta Arriaga-Oiarbide aurrez aurre ariko baitira.

Oiarbideren debuta

José Ramón Oiarbide berak etzi jokatuko den Kontinentearteko finalerdi honetan egin beharko luke debuta Master Jaiko kamisetarekin, baina Barrondoren lesioa dela eta, bere estreinaldia aurreratu egin da. Izan ere, biharko jaialdiko hirugarren partida jokatuko du eta han, Landerren laguntzaz, Zelaia eta Felixen aurka neurtuko da.

Oiarbide Daniako atzelaririk onenetariko bat da eta Munduko Zirkuituaren Estatu Batuetako fasean, Beaskoetxearekin jokatu zuena, laugarren geratu zen, beraz, bere presentzia ikusmin handia sortu du Euskadin.

Gernikako atarikoan, 17:00etatik aurrera, Lauzirika etxeko pilotaria eta Alberdi III Hormaetxea eta Garairen kontra ariko dira. Atzelari arabarrak bere lehenbiziko partida jokatuko du Abuztu honetan.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!