Goikoetxea eta Irastorza, nor baino nor Gernikan

Miamiko bi izarrren presentzia biharko jaialdiko intereseguneetako bat izango da

Goikoetxea eta Irastorza, Donibane Lohizunen

2008/08/10: Iñaki Goikoetxea bost aldiz Buruz-Buruko eta Binakako Munduko txapelduna eta Eric Irastorza Miamiko atzelaririk onena nor baino nor ariko dira bihar Gernikako (17:00etan, bigarren partida) estelar ikaragarrian. Izan ere, lehenegoa Jon Barrondorekin batera ariko da eta bigarrena, berriz, Luis Mari Alberdirekin.

Horrela, Goikoetxea eta Barrondo, kalitate handiko bi pilotariak berriro elkarrekin ikusteko aukera izango da Donibane Lohizuneko Uztaileko Nazioartekoak irabazi ostean. Horretaz gain, Uztailaren 30retatik hona, andoaindarrak ez du partida bakar bat jokatu, izterrean gain-karga muskular bat zeukalako. Jonek irudi ezin hobea eskaini zuen iragan hilabetean eta zortzi neurketatik, zazpi irabazi zituen.

Beste aldean Bidartekoaren indarra nabarmentzekoa da eta Luis Mariren erremateak ere oso arriskutsuak izan daitezke. Azken hau behetik-gora joan da uda honetan zehar eta aurreko koadroetan Zumaiako herritarrari lana emango dio.

Iñakik eta Ericek elkarren kontra egon ziren azken eguna hilaren 1a, ostirala izan zen. Orduan, Iparraldekoak, Olharekin batera, Donibane Lohizuneko Abuztuko Nazioartekoen jardunaldian bi eta bat menderatu zituen gipuzkoarra eta Elizegi. Hala ere, Gernikan nor baino nor aritu zen azkenaldian, Zumaikoa, Félixekin batera, 35-20 garaile atera zen Irastorza eta Baronioren aurka. Gauzak hala, lau izar hauen arteko norgehiagoka oso erakargarria aurreikusten da.

Zelaia eta Félix, berriro elkarrekin

Ostegunean Hossegorren elkarrekin jokatu ondoren, Zelaiak, eta Felixek berriro osatuko dute bikotea. Bizkaitarrek, duela hiru egun Baronio-Alliezen kontra amore eman zutenek, bihar lan zaila izango dute Gernika Jai Alaiko hirugarren partidan, izan ere, bere aurkariak Hormaetxea eta Elizegi bizkaitarrak izango dira. Bere azken neurketan

Zelaiak itxura ona eman zuen eta Floridatik Euskadira Master Jairekin hiru hilabetez lehiatzeko etorri zenetik hona sufritutako bi porroten ostean, bihar bere lehen garaipena eskuratzen saiatuko da

Jaialdiko atarikoan, Trekuk hilabete honetako bere lehenbiziko norgehiagoka jokatuko du eta, Garitarekin batera, Aimar eta Joakinekin, hau ere Abuztuan estreinatuko da; neurtuko da.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!