Asteburu honetan, jaialdi mistoak Durangon

Palentziako Openaren prestakuntza moduan jokatuko dira

Joxemi

2008/08/08: Asteburu honetan bertan, larunbatean eta igandean, hain zuzen ere, Durangoko Ezkurdi frontoiak, udaberrian antolatutako Nazioarteko Master Jai Open arrakastatsuan gertatu zenez; afizionatu eta profesionalen arteko jaialdi mistoak hartuko ditu.

Gauzak hala, biharko, 18:30retatik aurrera, bi partida iragarrita daude eta hauek Palentziako Nazioarteko Openaren prestakuntzarako baliogarriak izango dira. Lehenengoan Joxemi eta Alberdi III.a Txelis eta Garita etxeko pilotariaren kontra neurtuko dira. Azken honek gogor borrokatu egin beharko du atzeko koadroetan, izan ere, Antxon sasoian dago. Jarraian bizkaitar aurrelarien arteko lehia polit bat izango da ikusgai, Lander berriatuarra Ibon herritarrarekin, Aimarren anaia, hain zuzen ere; ariko baita eta bere arerioak Hormaetxea bermeotarra eta Israel izango baitira.

Igandeko hitzordua goizez izango da (11:30etatik aurrera) eta orduan Ibonek beste partida bat jokatuko du, kasu honetan Lauzirika gernikarrarekin batera. Hauek Gernikako beste pilotari baten, Barandika, hain zuzen ere; eta Urtaranen kontra jokatuko dute. Atarikoan Aimar-Aberasturi eta Zulaika-Elizegi izango dira protagonistak. Azken hau astean zehar gaixorik egon ostean berragertuko da.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!