

1-1, 2-2, 3-3, 5-3, 5-5, 6-6, 8-6, 8-7, 9-7, 9-8, 12-8, 12-9, 13-9, 13-12 eta 15-12 // 5-0, 5-1, 6-1, 6-2, 9-2, 9-3, 12-3, 12-8 eta 15-8
Kronika 2008/08/20:Arriaga eta Enbil ezin hobeto aritu ziren Donibane Lohizuneko Abuztuko Nazioartekoen finalerdian eta Olha eta Irastorza 15-12 eta 15-8 menderatu zituzten leporaino bete zen Campos Berri frontoian, bertan 2.000 ikusle baino gehiago bildu baitziren.
Hegoaldekoek partida ikaragarria bete zuten, batez ere bigarren setean, orduan Andonik mota guztietako erremate ederrak sinatu baitzituen eta bere atzean, Gotzonek ez zituen akatsik egin. Horrela, gorriak 12-3 aurreratu ziren eta jarraian, atzetik zeudenek, maila ona ere eskaini zutenek, erreakzionatu eta landutako tanto batzuei esker, 12-8kora hurbildu ziren. Hala ere, bere aurkariek sakea berreskuratu bezain pronto, 15-8kora joan ziren eta azken tantoa Enbilek egin zuen pilota txulara bidaliz.
Lehenengo seta orekatuagoa izan zen eta seigarren tantoaren aurretik bost berdinketa bizi ziren, baina une distiratsuenak handik aurrera heldu ziren, Irastorzak eskuinez min handia egiten zuelako eta Arriaga errematatzeko orduan fin ibiltzen zelako. Horretaz gain, bere atzelaria oso erregular aritu zen eta, hori dela eta, Andoni eta Gotzon izan ziren joko hau eskuratu zutenak.
Garaipen honen ostean, Arriaga eta Enbil Goikoetxea eta Elizegiren konta neurtuko dira Donibane Lohizuneko ostiraleko final honetan. Azken hauek, sailkapen ligaxkan lehenengo postua lortu zutenez, finalerako txartela zuzen-zuzenean eskuratu zuten.