

0-2, 2-2. 3-3, 7-3, 7-5, 9-7, 10-8, 10-10, 11-11, 13-11, 13-12 eta 15-12 // 1-1, 2-2, 2-4, 4-4, 5-5, 6-6, 7-7, 8-8, 13-8, 13-9, 14-9, 14-11 eta 15-11
Kronika 2008/08/13: Goikoetxeak eta Elizegik Donibane Lohizuneko Abuztuko Nazioartekoen finalerako txartela eskuratu dute Arriaga eta Enbil bi setetan menderatuta, izan ere, garaipen honekin ligaxkako lehen postua matematikoki ziurtatu dute.
Ostiralean Olha-Irastorzak Baronio-Alliezen kontra bi eta huts irabaziz gero, berdinketa hirukoitza egongo litzateke sailkapen buruan, baina Goikoetxea-Elizegi, irabazitako bi partidetan, setei dagokionez, lau eta hutseko partzial bat daukatenez, liderrak izango lirateke. Era berean, Baronio-Alliezek garaipena eskuratuz gero, Goikoetxea-Elizegi eta Arriaga-Enbil berdinduta egongo lirateke lehen postuan, baina elkarren arteko norgehiagoka irabazi dutenez, Goikoetxea-Elizegik eskuratuko lukete lidertza.
Atzoko partidan gorriak nagusitu ziren, baina bi setetan gogor egin behar zuten lan. Lehenengoan, garaileak 7-3 hasi ziren, baina aurkariek hamarna eta hamaikana berdindu zuten Iñakik eta Adolfok berriro ihes egin eta 15-12koa lortu aurretik.
Bigarren jokoan zuriak aurretik jarri ziren 2 eta 4, baina berdinketa batzuen ostean, azkena zortzina, Goikoetxeak eta Elizegik itxura ezin hobea eskaini eta Arriaga eta Enbil baino hobeto aritu ziren. Azken honek, nahiz eta oinean izan zuen infekzioa sendatu, mina sentitu zuen eta ezin zuen bere kalitatea erakutsi. Gauzak hala, 15-11koa heldu zen eta horrela gorriek hilaren 22ko finalerako txartela erdietsi zuten.