

1-1, 2-2, 2-4, 3-4, 3-5, 5-5, 6-6, 7-7, 8-8, 9-9, 9-12, 10-12, 10-13, 13-13 eta 13-15, / 2-0, 2-2, 6-2, 6-5, 7-5, 7-7, 8-8, 9-9, 12-9, 12-10, 13-10, 13-11 eta 15-11 // 0-2, 2-2, 3-3, 4-4, 5-5, 6-6, 6-8, 7-8 eta 7-10
Kronika 2008/08/09: Arriagak eta Felixek, azken orduan Enbilen, esker oinean infekzio bat daukanaren lekua hartu zuenak; gutxienez, Donibane Lohizuneko Abuztuko Nazioartekoen finalerdietarako txartela eskuratu zuten Olha-Irastorza 2.000 ikusleen aurrean menderatuta.
Lehenengo seta zurien alde jausi zen eta orduan Arriaga izan zen protagonista nagusia, bosna, seina, zazpina, zortzina eta bederatzinako berdinketen ostean agintea hartu baitzuen, erremate ikusgarri batzuk sinatuz eta txula bilatzeko orduan asmatuz, beraz, 13-15ekoa igo zen markagailura.
Bigarren jokoa, ordea, gorrien alde hasi zen, Cristophe gogotsu eta ausart aritu zelako eta, hori dela eta, di-da batean 6-2koa lortu zuen. Atzetik zeudenek erreakzionatu zuten eta zazpina, zortzina eta bederatzinako berdinketen ondoren, Olhak bere itxura onena berreskuratu zuen. Horretaz gain, Ericen indarrak eta segurtasunak ere 15-11ekoa eragin zuten, beraz, hirugarren seta jokatu behar izan zen.
Bertan emozioa izan zen nagusi eta lau pilotarik itxura ezin hobea eman zuten, tanto ikaragarriak sinatuz eta publikoaren txalo zaparradak eraginez. Gauzak hala, azken txanpan, Hegoaldekoak ezin hobeto aritu ziren eta 1-4ko partzial bati esker, ia ordu eta erdiko norgehiagoka honetan sufritutako garaipen bat lortu zuten
Felixek egindako lana goraipatzekoa da, izan ere, nahiz eta 46 urte izan, azken 48 ordutan bere hirugarren partida jokatu, behetik-gora joan zen eta itxura bikaina eskaini zuen.