Baroniok eta Alliezek emaitzen bolada txarra apurtu dute

Emozio handiko hiru setetan Zelaia eta Felixi irabazi zieten

Philippe Baronio eta Alejandro Zelaia
Baronio-Alliez:
2

Zelaia-Félix:
1

Iraupena:
23, 24 eta 19 minutu

Sakeak:
1 Baroniorentzat


Tanteoa

1-1, 1-3, 2-3, 2-4, 3-4, 3-5, 5-5, 5-8, 8-8, 9-9, 13-9, 13-10 eta 15-10 // 1-1, 2-2, 5-2, 5-9, 6-9, 6-10, 7-10, 7-13, 8-13, 8-14, 9-14 eta 9-15 // 3-0, 3-6, 8-6, 8-7 eta 10-7

Kronika 2008/08/08: Baroniok eta Alliezek azken aste hauetan sufritutako bolada txarra apurtu dute eta bere joko onari esker, Hossegorreko Masterseko finalerako txartela eskuratu dute. Lehia hau hilaren 21ean izango da eta orduan bere aurkariak Treku eta Enbil izango dira.

Norgehiagoka hirugarren set ikaragarri batean erabaki zen eta bertan gora-behera ugari egon ziren, izan ere, 3-0 aurretik egon ostean, gorriak 3-6 galtzen eta 8-6 irabazten ere jarri ziren. 8-7koarekin, beste behin bete egin zen Hossegor Jai Alai honetan emozioa izan zen nagusi eta azken txanpan Iparraldekoak izan ziren hobeto aritu eta garaipena erdietsi zutenak.

Lehenengo setean, Baronio eta Alliez, azken 48 ordutan bere hirugarren partida jokatu zutenak, makal hasi ziren eta 5 eta 8 egon ziren atzetik, baina handik aurrera, Angelukoak erremate batzuk sinatu zituen, horrela 13-9kora eta handik 15-10rekora joanez eta abantaila hartuz.

Bigarren jokoa ere gorrien alde jauziko zela ematen zuen, Philippe oso ausart hasi baitzen eta Laurentek frontisera pilota zailak eramaten baitzituen eta errebesez ezin hobeto ibili zelako. Hala ere, 5-2koaren ondoren, egoera erabat aldatu zen, Zelaia, fisikoki astelehenean Gernikan baino hobeto eutsi ziona, errebotez min handia egiten hasi zelako. Honekin lotuta, Felixek ere apur bat gora egin zuen eta 5-9koa igo zen markagailura. Jarraian, Alejandrok bere erakustaldiarekin jarraitu zuen eta aldea gero eta nabarmenagoa egin zen 9-15koa heldu arte. Beraz, puntistek aipatutako azken set erabakigarriari ekion zioten eta bertan Baronio eta Alliez nagusitu ziren.

Berrogeita hamargarren urteurreneko liburua

Neurketa hasi aurretik, Hossegorreko Jai Alai honetako berrogeita hamargarren urteurreneko liburuaren aurkezpena egin zen. Urteurrena Irailean ospatuko da eta Las Landaseko kantxa hau Frantziako zaharrena dela aipatu egin behar da.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!