Goikoetxea eta Félix, bikain bigarren zatian

Baronio-Alliezek hamabost tanto arte eutsi zioten, baina gero amore eman zuten

Iñaki Goikoetxea eta Philippe Baronio
Baronio-Alliez:
23

Goikoetxea-Félix:
35

Iraupena:
62 minutu

Sakeak:
3 Baroniorentzat eta 3 Goikoetxearentzat


Tanteoa

1-1, 1-4, 3-4, 3-8, 7-8, 7-9, 8-9, 8-12, 10-12, 10-14, 13-14, 13-22, 14-22, 14-25, 15-25, 16-26, 16-29, 17-29, 17-31, 18-31, 18-33, 22-33, 22-34, 23-34 eta 23-35

Kronika 2008/08/07: Goikoetxeak eta Felixek bigarren zati bikain batean erabaki zuten Donibane Garaziko Masterseko finalerdia. Frontoia leporaino bete zen eta bertan Baronio-Alliez 23-35eko emaitzaz menderatu zituzten.

Iparraldekoek hamabosgarren tantoa arte eutsi zioten, Laurent ondo hasi zelako, oso seguru arituz eta errebesez pilota atzean jarriz. Horregatik, nahiz eta Felix eskuinez bikain ibili, berdeek (Iñakik eta Felixek kolore hau erabili zituen eta) ezin zuten ihes egiten eta 13-14koa arte biziki sufritu zuten.

Hala ere, handik aurrera, gorriek behera egin zuten eta Goikoetxea, lehenengo hamabostaldian jokoan sartu ezinik egon zena, bere erakustaldiarekin hasi zen, bai erremateekin, baita eskuinez bidalitako ikaragarrizko pilotakadekin ere. Hori dela eta, zortzi tantoko takada bat sinatu eta Hegoaldekoak 13-22kora joan ziren.

Handik bukaera arte, Felixek ere maila altua eman zuen eta Alliez baino seguruago aritu zen, hau goitik-behera joan baitzen, beraz, Baroniok detaile polit baten bat utzi bazuen ere, gipuzkoarrak eta bizkaitarrak 18-33koa lortu eta lehia erabakita geratu zen. Orduan, atzetik zeudenek emaitza txukundu zuten, baina buelta ezinezkoa zen eta ordu bateko borroka baten ostean 23-35koa heldu zen.

Irabazleak Arriaga-Enbil eta Olha-Irastorzaren arteko hurrengo asteazkeneko finalerdiaren garailearen kontra neurtuko dira hilaren 20ko finalean.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!