Arriaga Donibane Lohizunen garaipena eskuratuz estreinatu da

Enbilekin batera, Baronio-Alliez menderatu zituen eta ligaxkako koliderra da

Andoni Arriaga
Baronio-Alliez:
0

Arriaga-Enbil:
2

Iraupena:
38 eta 24 minutu

Sakeak:
4 eta falta 1 Arriagarentzat


Tanteoa

1-1, 2-2, 2-5, 4-5, 4-7, 6-7, 6-10, 9-10, 9-14, 12-14 eta 12-15 // 1-1, 1-5, 2-5, 2-9, 3-9, 3-10, 4-10, 4-12, 5-12, 5-13, 6-13, 6-14, 7-14 eta 7-15

Kronika 2008/08/06: Arriagak Euskadin aurtengo udan jokatu duen lehenbiziko partidan garaipena lortu du, izan ere, Enbilekin batera, Baronio-Alliez bi setetan menderatu ditu, beraz, bizkaitarra eta gipuzkoarra, Goikoetxea-Elizegi eta Olha-Irastorzarekin puntu bana berdinduta, ligaxkako koliderrak dira.

Lehenengo jokoan zuriek sufritu zuten, Baronio indartsu hasi zelako, pilotakada bortitzak eta kalitata handiko erremateak sinatuz. Era berean, Laurentek Gotzonen aurreran maila ona ematen zuen eta Arriagak, bi paret pare bat lortu zituen arren, ezin zuen lehia desorekatzen. Gauzak hala, emozioa izan zen nagusi eta gorriek ez zuten amore eman, nahiz eta 9-14koarekin atzetik egon. Hauek berehala hurbildu ziren 12-14kora, baina jarraian 12-15ekoa igo zen markagailura.

Arriagak lehenengo seteko 9-14koan zestaren tako bat apurtu zuen eta bigarrenean zesta berri bat atera behar izan zuen, hala ere, orduan zuriak erraz nagusitu ziren eta azkar ihes egin zuten (2-9). Handik aurrera, garaileek abantailari eutsi zioten, Andoni behetik-gora joan zelako eta Enbilek ez zituelako akatsik egiten. Gauzak hala, bere aurkariek ez zuten aukerarik izan eta jokatutako bi partidak galdu ondoren egoera txarrean daude..

Aldaketa Donibane Garazin

Azken orduko aldaketa batzuk direla eta, azkenean Goikoetxea-Félix eta Baronio-Alliez izango dira Donibane Garaziko Masterseko lehenengo finalerdian ariko direnak. Norgehiagoka hau gaur honetan bertan izango da ikusgai 22:00etatik aurrera.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!