


2008/08/18: Alberto Urtaranek bere urrezko astea bizi du, izan ere, Jon Barrondoren lekua hartzeko, azken orduan Kontinentearteko zesta punta Torneoan sartu zen eta, Iñaki Goikoetxearekin batera, Gernikan larunbatean jokatutako finalean Alberdi II eta Elizegi menderatuta titulua eskuratu zuen.
Egia esan, Buruz-Buruko eta Binakako Munduko Txapelketa irabazi dituena izan zen agintea eraman zuena, bai finalean, baita ostiralean Arriaga eta Oiarbide kontrako finalerdian, baina, era berean, arabarrak maila bikain eskaini zuen bi norgehiagoka hauetan eta hau erabakigarria izan zen 35. tantoa eta, ondorioz, titulua erdiesteko.