Asteko protagonista: Andoni Arriaga

Floridatik etorri ostean, Bolibartarrak jokatutako bi partidak irabazi ditu

Andoni Arriaga

2008/08/11: Andoni Arriagak ez du itxaron nahi izan denek dakiten erakusteko, hau da, zesta puntaren izarretako bat dela. Izan ere, Dania Jai Alaiko pilotaririk onenak Euskadin orain arte jokatu dituen bi partidak irabazi ditu.

Bi hitzorduak Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian izan ziren eta lehenengoan, asteartean; Enbilekin batera Baronio eta Alliez bi setetan menderatu zituen. Ostiralean, berriz, Félix izan zuen lagun (Enbil bajan zegoen) eta Olha-Irastorzari bi eta bat irabazi zion.

Aipatutako bi norgehiagokan bizkaitarrak bere kalitatea erakutsi zuen eta Iparraldeko eta Hegoaldeko zaleek pozik egoteko arrazoiak badauzkate, Andonik hemen hiru hilabete emango ditu eta, Urriaren 31 arte, hain zuzen ere.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!