


2008/08/04: Master Jaik Olha 2005ean fitxatu zuenean eta Dania Jai Alain bi urte eman ondoren berreskuratu zuenean bete-betean asmatu zuen, hau egunetik-egunera bere kalitatea erakusten ari baita. Izan ere, Uztailaren 25ean Donibane Lohizuneko Munduko Opena irabazi baino bost egun geroago, asteazkenean, hain zuzen ere, Donibane Garazikoak bere bigarren titulu jarraian erdietsi zuen.
Egun horretan Cristophek Durangoko Ziarrusta Memorialaren Viceases Torneoa eskuratu zuen Aimar eta Barrondo 30-29ko emaitza estuaz menderatuz. Era berean, bi egun geroago, ostiralean, itxura bikaina eman eta, Irastorzarekin batera, Goikoetxea eta Elizegiri bi eta bat irabazi zien, horrela Donibane Lohizuneko Abuztuko Nazioartekoen ligaxkako bere lehenengo puntua lortuz.