

0-2, 2-2, 3-3, 4-4, 5-5, 6-6, 7-7, 7-10, 8-10, 8-13, 9-13, 9-17, 10-17,10-19, 11-19, 11-23, 13-23, 13-24, 14-24 eta 14-25
Kronika 2008/08/18: Arriolak aste honetako bere hirugarren garaipen jarraian lortu zuten eta, Lander herritarrarekin batera, ez zuen arazo handirik izan Hormaetxea anaiei 14-25eko emaitzaz irabazteko.
Hasierako hamarkadan sei berdinketa jarraian egon ziren, baina 7-10rekoaren ostean, berriatuarrak aise nagusitu ziren eta Joan Kevin baino askoz erosoago ibili zen atzeko koadroetan, beraz, lehenengo abantail nabarmenak berehala igo ziren markagailura.
Gauzak hala, 10-17koarekin, gorriek lehia maldan gora zegoela ikusi zuten eta gainera Alexek ezin zuen berak nahi beste jokoan sartu. Horretaz gain, Arriolak bere segurtasunari eusten zion eta Landerrek erremateak egiteko orduan bere kalitatearen detaileak ere uzten zituen, beraz, urdinek hiru laurden besterik ez zituzten behar azkenengo 14-25ekoa sinatzeko.