Goikoetxea eta Urtaran, hasieratik bukaera arte

2-11 hasi ziren aurretik eta Kontinentearteko finalean ez zieten Alberdi II-Elizegiri aukerarik eman

Kontinenteartekoen finalistak, Torre eta Alberdirekin
Alberdi II-Elizegi:
21

Goikoetxea-Urtaran:
35

Iraupena:
65 minutu

Sakeak:
1 eta pasa bikoitza 1 Alberdi II.arentzat eta 7 eta pasa bikoitza 1 Goikoetxearentzat


Tanteoa

0-3, 1-3, 1-9, 2-9, 2-11, 3-11, 3-12, 5-12, 5-13, 8-13, 8-14, 10-14, 10-20, 14-20, 14-21, 15-21, 15-23, 16-23, 16-27, 18-27, 18-31, 20-31, 20-32, 21-32 eta 21-35

Kronika 2008/08/16: Goikoetxea eta Urtaran ezin hobeto ibili dira Gernikan jokatutako Kontinentearteko zesta punta Torneoaren finalean eta hasieratik bukaera arte nagusitu dira Alberdi II-Elizegiren kontra. Hauek herenegungo finalerdian erakustaldi bat eman zuten Baronio-Irastorzaren aurka, baina gaur galdu egin dute 21 eta 35.

Urdinek, atzo Arriaga-Oiarbide kanporatu zituztenek, berehala bideratu zuten lehia, izan ere, indartsu hasi eta, Iñakiren joko onari esker, ziztu bizian 1-9 eta 2-11kora joan ziren, izan ere, honek, eskuin beso ikaragarria daukala erakusteaz gain, bi paretekin tantoa bukatzen ere asmatu zuelako. Honekin lotuta, Alberto ere bikain aritzen zen, oso seguru eta hamaika koadrotik bi paret polit bat ere sinatu zuen.

Lehenengo hamarkadaren ostean, gorriek erreakzionatu eta Luis Mariren detaile baten bat baliatuz, 10-14kora hurbildu ziren, baina handik gutxira, 16-23koarekin, hain zuzen ere, gipuzkoarrak eta arabarrak lau tantoko takada bat egin eta 16-27kora ihes egin zuten. Iñaki Goikoetxeak, Munduko Buruz-Buruko eta Binakako Txapelketa bost aldiz irabazi dituenak agintea eraman bazuen ere, azken txanpa honetan, Urtaran ere fin ibili zen eta atzeko partean Adolfo baino iraunkorra izan zen, durangarrak, bere postuan erreferente bat bada ere, ezin baitzuen gauz handirik egin.

Beraz, aurretik zeudenen abantaila gero eta nabarmenagoa egin zen 65 minutuko borroka baten ondoren 21-35ekora heldu arte. Horrela, Barrondorekin batera Donibane Lohizuneko Uztaileko Nazioartekoak irabazi ondoren, zumaiarrak uda honetako bere bigarren titulua eskuratzen zuen. Gasteiztarrak, berriz, bere palmaresa estrenatzen du Euskadin. Albertok, Barrondoren lesioa dela eta bere lekua hartu zuenak, enpresak eman dion aukera aprobetxatu du eta merezimendu osoz lortu du titulua.


¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!